Urtxintxak
Urtxintxak
Pantxoa ta Peio
Pantxoa ta Peio
Urtxintxak oihanean jauzika
aldaxkatik aldaxkarat.
Zuk erradazu, ama, zendako
ez diren erortzen lurrerat?
Nik ere nahi nuke
izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe,
izaiteko libre.
Urtxintxak oihanean zintzilik
buruz behera buztanetik!
Zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik?
Nik ere nahi nuke
izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe,
izaiteko libre.
Urtxintxak oihanean karruxkaz
neguko bildu heltzaurrekin…
Zuk erradazu, ama, zendako
ez dezaketan egin berdin?
Nik ere nahi nuke
izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe,
izaiteko libre.
Itzuli kantutegira