Txikia
Txikia
Telesforo Monzon, Pantxoa eta Peio
Telesforo Monzon, Pantxoa eta Peio
Txikia zuen guda-izena,
bera gizon osoa izan arren.
Mendizabal, Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden.
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik.
Baina biek daukate Herri osoa
atzo ta gaur heien atzetik
Euskadirentzat hil dira ta
gorputzak arantzaz beterik.Â
Harro hadi Kantauri itsasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak.
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen,
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten,
arantzetan biak hil bait ziren.
Itzuli kantutegira