Zazpi itsasoetako olatuak
sentitu ditut txalupa zaharrian.
Orain hemen gaude mozkorturik abesten
kantauriko kai txiki honetako txoko ilun batian.
Karibeko gardenetan dzangan,
Terranoan hazurrak dardarka.
Itsas bilak asko, baina ez naiz iritsi.
Itsasoa ta zerua batzen diren marra hortara.
Ez al dakizu arnasa falta zaidala
errekan gora noan bakoitzian,
arrainen antzera itota
itsasotik apartatzian.
Harrapatu gaituzte tabernako argiek,
marinel bakartion bizimodu tristia.
-Kamarero, atara eizu azkeneko rondia,
egunsentiarekin daukagu partitzia!
Portuetako lamien lilura,
marrazo gosetien hortzkada.
Lapurtutako bihotz zati txikiak
dauzkat itsas labar ilun eta ozeano azpian.
Ez naiz txintxo, pekatu gabia
etxean nahi duten printzipia.
Inpernuko ateak zabaldu arte,
itsasoari zor diot nere gorputz ta izatia.
Ez al dakizu arnasa falta zaidala
errekan gora noan bakoitzian,
arrainen antzera itota,
itsasotik apartatzian.
Harrapatu gaituzte tabernako argiek,
marinel bakartion bizimodu tristia.
-Kamarero, atara eizu azkeneko rondia,
egunsentiarekin daukagu partitzia! BIS
Itzuli kantutegira