Hemen daude jatorrizko bertsioekin egindako Spotify zerrenda bat:
Irlandarrek egiten duten moduko folk session bat egitea da helburua. Hau da, joan, eseri eta jo. Publikoak parte har dezake jotzen zein abesten, era oso informal batean.
Printzipioz ez da mikrofonorik ezta ahozgorailurik erabiliko baina bertan egongo dira badaezpada ere.
Egun kitarjole bat badago jotzeko prest baina interesgarria litzateke, trikitixaren bat edo txirularen bat egotea ere. Kanta desberdinen tonalidadearen arabera kanta batzuk jotzea zailagoa izango da tresna hauekin. Denborarekin molda ditzakegu danontzako erosoagoak izan daitezen. Beti ere ahaztu gabe helburua abestea dela eta horrek mugatzen gaituela.