Muñagorrik diona bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos Madrilko bidian,
bultza zuten atzera, gerra bere, gerra bere oñian.
Agintari onenak preso daduzkate;
euskalduna izatia du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto guzien alkate:
Zer gizon oyetatik espera, espera gentzake.
Carlos agertu ezkero probintzi auetan,
beti bizi gerade neke ta penetan.
Naiz kendu guk deguna beinere ezer eman;
Bost negar egiteko, nunbait jaio, nunbait jaio giñan.
Semiak soldadu ta preso gurasuak,
ezin pagaturikan kontribuziyuak.
Trintxera lanetara gainiera auzuak.
Dolorezkoak dira gaur gure, gaur gure pausuak.
Kordoiz inguraturik kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik bera eta gora.
Atzenikan frantsesak itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik, iñundik, iñundik iñora.
Atiak itxi eta ogia garesti;
artua ere ari da igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da egunero emendik.
Nola bizi garen bada, arritutzen, arritutzen naiz ni.
Itzuli kantutegira