Hil da, hil da, gure katue,
egin dau, egin dau, testamentue.
Hil da, hil da, gure katue,
egin dau, egin dau, testamentue.
Amumantzako, amumantzako
hankak eta burue,
aititantzako, aititantzako
abarkak egiteko narrue.
Mantxonintzako, Mantxonintzako
tripa-barrue,
horixe dala, horixe dala
katuen testamentue.
Kla-kla! Kla-kla!
Axun, kla, kla! A xun, kla, kla!
Josepa Antoni bruji,
leatza ostu dabe, Leon Pepenetik.
Leatza ostu dabe Leon Pepenetik,
Mari mutrikuarra begira dabil.
Mari mutrikuarra begira dabil.
Egun baten Kanuto, kalera joan zan,
karruak zapalduta, etxera joan zan.
Amak esan ei eutsan, lotara joateko,
atzera kontestau eutsan:
"Ez dot nahi amatxo!"
Kanuto Zizilindro, Zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro: pux! pux! pux!
Kanuto Zizilindro, Zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro: pux! pux! pux!
Mari Andresan, Mari Andresan korotza,
zazpi libratan, zazpi libratan bost ontza.
Harek egiten deu, harek egiten deu demasa:
epel-epel, lodi-lodi, punta motza,
epel-epel, lodi-lodi, punta motza.