Itsasoa gara
Itsasoa gara
Ken7
Ken7
Begiratu atzean, ortzimugak sutan,
gure begien zerutan.
Begiratu, maitea, amildegi ertzak,
biziak hilak, ametsak.
Ez bilatu gauean, izar hura,
zure begietan piztu da.
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean.
Malko haiei esker, orain itsasoa gara,
orain itsasoa gara!
Orain hemen gaudela, bidegurutzean,
utz ditzagun beldurrak, atzean.
Ez gara izan onenak, beharbada,
baina gure bizitza izan da.
Mendeetako kanta erditu da,
gure ordua heldu da.
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean,
izan garelako, oraindik ere bagara,
ta beti izango gara!
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean.
Malko haiei esker, orain itsasoa gara,
orain itsasoa gara, itsasoa gara!
Itzuli kantutegira