Eperrak badituzü, bere bi hegalak,
bai eta bürün gainin, kokarda eijer bat.
Zük ere balinbazünü, gaztetarsün eijer bat,
neskatilen gogatzeko, bilo holli pollit bat.
Zük ere balinbazünü, gaztetarsün eijer bat,
neskatilen gogatzeko, bilo holli pollit bat.
Amorosak behar lüke, izan lotsa gabe,
gaiaz ebiltia, ez üken herabe.
Egünaz ebiltia, desohore leike,
txoriak ere oro haier soz dirade.
Egünaz ebiltia, desohore leike,
txoriak ere oro, haier soz dirade.
Ebili izan nüzü, gaiaz eta beti,
eia! atzamanen nianez, lili eijer hori.
Azkenian atzaman düt, oi! bena tristeki,
lümarik eijerrena,beitzaio erori.
Azkenian atzaman düt, oi! bena tristeki,
Lümarik eijerrena, beitzaio erori.
-----------------------------------
Mündian ez da nihur, penarik gabe bizi,
nik ere badit aski, hoitan segurki.
Nik desiratzen nizün, ezkuntzia zurekin,
bena ene aitak eztü, entzün nahi hori.
Nik desiratzen nizün, ezkuntzia zurekin,
bena ene aitak eztü, entzün nahi hori.
Zure aitak zer lüke, eni erraiteko,
ala enitzaio aski, haren ofizioko.
Ala zü soberaxe, zitzaio enetako,
printzerik ez ahal da, orai zuenganako.
Ala zü soberaxe, zitzaio enetako,
printzerik ez ahal da, orai zuenganako.
Itzuli kantutegira