Azken dantza hau
Azken dantza hau
Pantxoa eta Peio
Pantxoa eta Peio
Uh, uh, uh…
Azken dantza hau maitia, zurekin,
nahi zinduzket ereman nerekin,
Bainan, gaurko xedia ezin daike betia!
Badakit, nik ere, bihar dela joaitia!
Bego pena hau, itzuliren naiz,
bai, berriz Euskal Herrirat.
Bego urte hau, etorriko naiz,
betikotz zure ondorat.
Uh, uh, uh…
Azken dantza hau, ez da sekulako,
zin_egina dut, zin egin betiko.
Hemen, gure lurrean bizi behar dudala,
Hori ez bada, hil hotz jar nadila!
Bego pena hau, itzuliren naiz,
bai, berriz Euskal Herrirat.
Bego urte hau, etorriko naiz,
betikotz zure ondorat.
Uh, uh, uh…
Itzuli kantutegira