Mariñelaren zai
Mariñelaren zai
Sorotan bele
Sorotan bele
Arotzak zuen alaba bat,
zan herriko xamangarriena.
Bi gizonek nahi zuten jabe izan,
haren bihotzaz... nola esan?
-Zer dun, zer dun ene alaba.
-Mariñela maite dut aita.
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da,
jauntxoa da hiretzat maitia.
Orduan egarriak denak ziren bat,
maitasun ukatuarentzat.
Jauntxoa dator hire esku bila,
marinela Irlandara doa.
Hala izan zan eskontz behartua.
Aberatsik ez ziren han,
ta guztiak dantzan, guztiak alai,
mail ezberdinak ahaztuaz.
-Zer dun, zer dun ene alaba.
-Mariñela maite dut aita.
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da,
Jauntxoaren emaztea zara.
Gaur egun oraindik ikus dezakegu,
alaba hura lehioan,
mariñelaren zai, zai,
itsasoan du itxaropena.
Itzuli kantutegira